70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2024. urteko udal aurrekontuen hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri dira Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza, z.g., 1. solairua; telefonoa: 948420206), 2024. urteko udal-aurrekontuak, Iruñeko Udalak 2024ko martxoaren 27an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsiak. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Alkate Udalburua, Joseba Asirón Saez.

Iragarkiaren kodea: L2405190