2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoko ordezkariaren ziurtagiria jaulkitzea
Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2024ko martxoaren 13an, honako erabaki hau hartu zuen:
CGU 13-MAR-24 (3/UV).
«Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
ERABAKI DA:
1. Baimena ematea enplegatu publikoaren eta Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoko ordezkariaren sinadura digitalerako ziurtagiriak jaulkitzeko, bat etorriz 2024ko martxoaren 8ko I. eranskinean jasotakoarekin.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau eta I. eranskinaren kopia bat igortzea M.ª Aranzazu Burusco Saloni, M.ª Aranzazu Larumbe Baldari eta ANIMSAri, behar diren ondorioetarako».
Erabaki hau argitaratzen da, hain zuzen, organo eskudunak interes publikoko arrazoiak daudela iritzi diolako, oinarri hartuta xedatuta dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan.
Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
I. ERANSKINA.–2024KO MARTXOAREN 8KOA.–HIRIGINTZA GERENTZIA ERAKUNDE AUTONOMOA ORDEZKARIAREN ZIURTAGIRIAK JAULKITZEA
IZEN-DEITURAK | NANa |
MARIA ARANZAZU BURUSCO SALÓN | **6**41*L |
MARIA ARANZAZU LARUMBE BALDA | **6**55*P |
Iragarkiaren kodea: L2404742