70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats zuzenketa alkatearen eskuordetza orokorretan

Iruñeko Udaleko alkateak honako dekretu hau onetsi zuen 2024ko otsailaren 13an:

DAL 13-FEB-24 (1/AL).

«Ikusirik komeni dela gastu-izapideen antolamendua erraztea eskumena kudeatzaileari eta zuzendariei eskuordetzearen bidez esleitzen zaienean, eta Udal Kontu-hartzailetza kontsultatuta, DAL 22-ENE-24 (3/AL) Alkatetza-dekretuko lehen puntua aldatzen da 3.1 apartatuta osatze aldera, 3.5 apartatu berria sartuta eta indarrean dagoen 3.5 apartatuaren zenbakia aldatuta, xedatzen dut:

1.–DAL 22-ENE-24 (3/AL) Alkatetza-dekretuaren 3.1 apartatuko lehen puntua aldatzea, eta honela idaztea:

Kudeatzaileari, Aholkularitza Juridikoko zuzendariari, Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko zuzendariari, Giza Baliabideetako zuzendariari, Alkatetza Kabineteko zuzendariari, Komunikazio Instituzionaleko eta Gardentasuneko zuzendariari eta Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendariari, oro har, honako eskumen hauek eskuordetzea:

–30.000 euro (BEZa kanpo) edo gutxiagoko obligazioak aitortzeko eta likidatzeko eskumena, betiere eskuordetuta badituzte dagokion baimentzea eta gastu-xedapena.

–Udal-organo eskudunari bere eskumeneko gaietan hartu beharreko ebazpenak edo erabakiak proposatzea.

2.–DAL 22-ENE-24 (3/AL) Alkatetza-dekretuaren puntu berean 3.5 apartatu berria sartzea, honela idatzita:

Gerenteari, Aholkularitza Juridikoko zuzendariari, Alkatetza Kabineteko zuzendariari, Komunikazio Instituzionaleko eta Gardentasuneko zuzendariari eta Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendariari, honako eskumen hau eskuordetzea:

–30.000 euro (BEZa kanpo) edo gutxiagoko obligazioak aitortzeko eta likidatzeko eskumena, indarrean dagoen Udal antolaketari buruzko dekretuak dagokion unitate organikoari kontratazio- eta erosketa-arloetan, gastu-baimenaren eta gastu-xedapenaren eskumena eskuordetu gabe ere.

3.–DAL 22-ENE-24 (3/AL) Alkatetza-dekretuaren lehen puntuko 3.5 apartatuari zenbakia aldatzea, eta 3.6 apartatu berria izatea.

Alkatetza-dekretu hau 2024ko otsailaren 13an sartuko da indarrean. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere».

Alkatearen eskuordetza orokorrak argitaratu ziren 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an.

Iruñean, 2024ko otsailaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2404565