70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoaren eta langileen zerrendaren espedientea.

Bizilagunek eta interesdunek aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean. Alegaziorik egiten ez bada, erabakia behin betikoa izanen da, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Erriberrin, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2404863