70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Jorge Bacaicoa Berueteren esku uzteko, 2024ko martxoaren 25etik 28ra, biak barne, kanpoan egoteagatik.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.

Erriberrin, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2404856