70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Aldaketa puntuala, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko martxoaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoaren aldaketa puntuala.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Olaztin, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2404799