70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Olaztiko Alkateak 63. Ebazpena eman zuen, 2024ko martxoaren 14an, 02/2024 ezkontza zibilari buruz, zeina eginen baita 2024ko apirilaren 20an, Olaztiko udaletxean. Horretarako baliatu zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak eta hurrengoek emaniko ahalmenez, bat etorrita, halaber, Ezkontza Zibilak arautzen dituen 35/1994 Legearekin, loturik baitago Erregistro Zibilaren Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta hurrengoekin.

Lehena.–Udal honetako zinegotzi Urtzi Marquinez Gradosi eskuordetzea 02/2024 ezkontza zibila egiteko eskumena. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, 2024ko apirilaren 20an, 13:00etan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Urtzi Marquinez Grados zinegotziari jakinaraztea, bai eta ezkongaiei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Olaztin, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2404514