2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Lehenbiziko aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea, guztien adostasunarekin, Noain Elortzibarko Udalaren 2024ko plantilla organikoa aldatzeko 01/2024 espedientea.
Erabakiaren iragarkia 2024ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.
Legez ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen bidez.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Noain Elortzibarren, 2024ko martxoaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
01/2024 ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN
Lanpostuen zerrenda
ZENBAKIA | LANPOSTUA | LANPOSTU KOPURUA | KONTRATU MOTA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK |
A | B | C | D | E | F | G | H | EGOERA |
ZERBITZU EKONOMIKOAK |
3,4 | Administrari laguntzailea | 1 | F | D | OL | 15 | 20,90 | | | | | | | I |
LABURDUREN KOADROA: –Izaera: F = funtzionarioa. –Sarbidea: OL = oposizio-lehiaketa. –Egoera: I = iraungitzeko. | –Osagarriak: A = mailako osagarria. B = lanpostuko osagarria. C = bateraezintasuneko osagarria. D = berariazko osagarria. E = arrisku bereziko osagarria. F = lanaldi zatituko osagarria. G = erantzukizuneko osagarria. H = dedikazioko osagarria. |
Iragarkiaren kodea: L2404636