70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lodosako Udalak, 2024ko martxoaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Lodosan, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2404557