70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Alkatearen eskumenak eskuordetzan ematea ezkontza zibila egiteko

Oihane Uribeetxebarria Garmendiak, Lakuntzako Udaleko alkateak, martxoaren 20an honako hau eman du:

EBAZPENA:

–Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.

–Ikusirik komeni dela Lakuntzako udalbatzako zinegotziek ere bete ahal izatea, udal honen lokaletan, ezkontza zibilak egiteko eginkizun horiek.

–Ikusirik honako arau hauen edukia: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta horrekin bat datozenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea); azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak, eskumenak eskuordetzearen alorrean aplikatzekoak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua); eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua eta horrekin bat datozenak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).

EBATZI DUT:

–Lakuntzako Udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea Lakuntzako Udaleko zinegotzi guztiei.

–Interesdunei jakinaraztea eskudantzien eskuordetze hau. Eskuordetzea indarrean jarriko da erabaki hau hartu eta biharamunean, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarri bezala (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua).

–Behar den iragarkia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarri bezala (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea), bai eta udaletxeko iragarki-taulan ere.

Lakuntzan, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2404709