2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESLABA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Eslabako Udalak, 2024ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Alegaziorik egiten ez bada, espedientea behin betiko onetsiko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Eslaban, 2024ko martxoaren 8an. – Alkate-udalburua, Estíbaliz Lerga Moncayola.
Iragarkiaren kodea: L2404610