70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2024ko martxoaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan hartuta honako hauetan xedatutakoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikulua (LFD horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta 6/1990 Foru Legea.

Kontuan hartuta Ogasuneko Informazio Batzordearen otsailaren 13ko txostenak, eta Hogar San José zahar-egoitzaren zuzendaritza-batzordearen 2024ko otsailaren 15ekoak,

ERABAKI DA:

Lehenena.–Onestea Corellako Udalaren eta Hogar San José erakunde autonomoaren 2024rako plantilla organikoa eta lan-eskaintza.

Bigarrena.–Jendaurrean paratzea hamabost egun baliodunean, iragarkia Udaleko iragarki-taulan jarrita, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Corellan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2404696