2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Alkatetzaren eskuordetzea, San Cristóbal upeltegi kooperatibari zuzendutako errekerimendu espedientea izapidetzeko
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honako hau
DEKRETATZEN DUT:
1. Ziraukiko lehen alkateorde Juan Manuel Jarautari eskuordetzea dagozkidan eginkizun guztiak, nire ordez jardun dezan Ziraukiko San Cristóbal upeltegi kooperatibari zuzendutako errekerimendu espedientea izapidetzeko prozesuan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ziraukiko Udalaren iragarki-taulan ediktu bidez ikusgai jartzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea ezen, jarraikiz azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluari, ni ordezten nauen bitartean ezin izanen dituela errebokatu arau beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.
4. Aipatutako errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran."
Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Ziraukin, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.
Iragarkiaren kodea: L2404862