2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2024ko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena eta San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoarena, bai eta langileen zerrenda ere, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluaren eta horrekin bat heldu den legeriaren manuari (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan; nolanahi ere, behin betiko plantilla Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari, haietara igortzen baitu uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.
Cintruenigon, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2404833