70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2024ko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra, bertan biltzen baitira Udalarena eta San Francisco de Asís udal patronatuarena, bai eta hura urte berean betearazteko oinarriak ere.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruenigon, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2404832