70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2024ko martxoaren 22an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Bertizaranan, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2404869