70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Alkatetzaren eskuordetzea, herri-lurrei dagozkien gaietarako

Berbintzanako Udaleko alkateak, 2024ko urtarrilaren 2an eman A-001/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau,

ERABAKI DU:

Lehena.–Ondotik ageri den eskuordetzea egiten da:

José Hilario Chocarro Martinen esku uztea, modu berezian, herri-lurrei dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barne dela hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.

Bigarrena.–Eraginkorra izateko, zinegotzi ordezkariek onartu egin beharko dute eskudantzien eskuordetze hau. Eskuordetzea isilbidez onartutzat joko da, zinegotziak ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen hiru egun balioduneko epean, eskuordetzea jakinarazi eta biharamunetik zenbatuta.

Hirugarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziei eta Langileria eta Kontu-hartzailetza Alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.

Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedaturikoa (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Berbintzanan, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2404675