70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2024ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespenak

Baztango Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2024ko aurrekontua eta 2024ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta aurrekontuaren edota plantillaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko luke. Erreklamaziorik ez balego, aurrekontua eta plantilla organikoa behin betiko onartutzat emanen dira, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2405134