70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Bakaikuko Udalaren 2024ko plantilla organikoa; hori dena, bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2024ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran erabaki zen hasierako onespena (2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 12koa).

Bakaikun, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanaldia: %40. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,80. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: EGA.

Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkari-kontu hartzailea. Buru den udala: Bakaiku. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %5,72. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza nahitaezkoa: C1-EGA.

–Lan-kontratudunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Hutsik. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %13. Arriskuko osagarria: %6. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik. Euskararen ezagutza: baldintza berariazkoa, B2 maila.

Izenen zerrenda

–Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala: Isabel Huarte Martija. Egoera: jardunean. Antzinatasun aitortua: 2012-02-28.

–Araubide administratiboko bitarteko langileak.

Idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon. Egoera: jardunean. Antzinatasun aitortua: 2006-08-31.

Iragarkiaren kodea: L2404692