70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin, iraganik 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean izateko epea alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatu aurrekontua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren edukiaren arabera.

2024ko urtarrilaren 25ekoa da hasierako onespenaren erabakia, eta argitara eman zen 2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12an.

Horrenbestez, haren laburpena ematen da argitara, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 120.600 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 7.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.250 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 191.031,56 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 1.475 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 161.697,47 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 488.054,03 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 122.846 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 128.060,04 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 74.667,81 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 145.499,82 euro.

Gastuak, guztira: 471.073,67 euro.

Bakaikun, 2024ko martxoaren 6an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2404691