2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKAKO KONTZEJUA
Mankomunitateko Burutzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Óscar Alonso Sádaba Artikako Kontzejuko buruak ebazpen bat eman duela Burutzaren berezko eginkizunak Amaya Lazcano Izurdiaga buruordearen esku uzteko, 2024ko martxoaren 18tik 22ra, biak barne, udalerritik kanpo egonen baita.
Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua; nolanahi ere, aipatu ebazpenak ematen den egunetik aurrera izanen du indarra.
Artikan, 2024ko martxoaren 18an.–Kontzejuko burua, Óscar Alonso Sádaba.
Iragarkiaren kodea: L2404620