1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Itzako balorazio txostena onesteko Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 16an eman zuen 75/2023 Ebazpenaren aurka.
2023ko abenduaren 12an, Nafarroako Gobernuan sartu zen 2023/1681243 zenbakiko eskabidea, non Itzako Udalak Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi baitzion Jesús José Andueza Aldaz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 16ko 75/2023 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez udalerri horretako balorazio txostena onetsi zen.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun guztiei jakinarazten zaie hamar egun balioduneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, alegazioak aurkeztu ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo aipatutako 39/2015 Legean adierazitako bideetako bat erabiliz.
Epe horretan, interesdunek jarritako errekurtsoaren kopia eskuragarri izanen dute Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4an, beheko solairuan; Nafarroako Gorteen kaletik sartu behar da).
Halaber, eta epe horren barruan, interesdunek eska dezakete aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidal dakien. Horretarako, eskaera egin beharko diote Nafarroako Foru Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuari, eta eskaeran helbide elektroniko bat adierazi, horra bidaltzeko.
Iruñean, 2024ko martxoaren 25ean.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2404962