70. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

78E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, aldatzen duena Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 288E/2022 Foru Agindua, GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitateko plana ezartzen duena.

Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 288E/2022 Foru Aginduaren bidez, GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitateko plana ezarri zen. Plan horren helburuak dira: GIBak eragindako infekzioaren eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuen eragina murrizteko behar diren neurriak abiatu daitezela bultzatzea, infektatutako pertsonek tratamendua lehenbailehen eskuratu ahal izatea eta haien bizi kalitatea hobetzea, eta infekzio horiei lotutako estigmatizazio soziala txikitzea, erantzun eraginkor eta jasangarria emanez, osasun publikoko, giza eskubideetako, ekitateko, genero berdintasuneko, sexu aniztasuneko eta parte hartze komunitarioko ikuspegian oinarrituta.

Planaren helburuak ezarri ez ezik, planaren arduradun teknikoa izendatu ere egin zen, eta batzorde teknikoaren osaera zehaztu.

Planaren arduradunaren izendapena izen-abizenez egin zenez, eta erabaki denez batzordean beste batzordekide batzuk sartzea, beharrezkoa da foru agindu hori aldatzea.

Azaldutakoa dela-eta, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak egindako txostena ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 288E/2022 Foru Aginduaren 4. apartatua aldatzea. Foru agindu horrek ezarri zuen GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitateko plana. 4. apartatua honela idatzita geldituko da:

"4. Nafarroako GIB/hiesaren koordinatzailea izanen da, halaber, GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitateko planaren arduradun teknikoa".

2. Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 288E/2022 Foru Aginduaren 5. apartatua aldatzea. Foru agindu horrek ezarri zuen GIB/hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitateko plana. 5. apartatua honela idatzita geldituko da:

"5. Honako hauek osatuko dute GIB/hiesa eta beste STI batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitateko planeko batzorde teknikoa:

–Osasuneko zuzendari nagusia; batzordeburua izanen da.

–Nafarroako GIB/hiesaren koordinatzailea batzordeburuordea izanen da.

–"Osasunaren eta prebentzioaren sustapen konbinatua" 1. ardatzaren lantaldearen erreferentziazko pertsona.

–"Diagnostiko goiztiarra" 2. ardatzaren lantaldearen erreferentziazko pertsona.

–"Arreta integrala eta kalitatezkoa" 3. ardatzaren lantaldearen erreferentziazko pertsona.

–"Bizi kalitatea eta eremu komunitarioa" 4. ardatzaren lantaldearen erreferentziazko pertsona.

–"Zaintza eta ikerketa" 5. ardatzaren lantaldearen erreferentziazko pertsona.

–Tuterako Osasun Barrutiko ordezkari bat.

–Lizarrako Osasun Barrutiko ordezkari bat.

–GIBaren eta beste STI batzuen prebentzioan eta arretan diharduten GKEen ordezkari bat.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea.

–Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Ataleko burua."

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2404591