69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

196E/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena M.ª Jesús Goiburu Imaz andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Kotizazio Gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako Bestelako Neurrien Ataleko burua.

Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan hala xedatzen baitu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea M.ª Jesús Goiburu Imaz andrea, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Kotizazio Gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako Bestelako Neurrien Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko martxoaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, eta Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.

Iruñean, 2024ko martxoaren 8an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2404176