2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Esako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza, aldaketak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izan zitzan ondorioak.
Onespenaren erabakia 2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta eranskina osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Esan, 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASA ARAUTZEN DUENA
Zenbatekoak
A) Festetako postuak eta barrakak: 103,00 euro epealdi bakoitzeko.
B) Kaleko salmenta, merkatu txikia: 247,00 euro urtean.
C) Hainbat gaitako postuak ferietan eta bestetan: 3,09 euro eguneko.
D) Okupazio berezia biltontziak eta tangak direla eta: 39,14 euro urtean.
E) Jarduera ekonomikoen aprobetxamenduak, baldin bizilagunen onurarako zerbitzua egiten badute: 1,54 euro/m² egunean.
F) Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua jartzea:
–Kargatzeko puntua jartzeko baimen bakoitza: 31,00 euro.
–Aprobetxamenduaren tasa: 0,154 euro/m² egunean.
G) Okupazio berezia, terraza jartzeagatik: 5,15 euro/m² urtean.
Iragarkiaren kodea: L2404753