69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Urbanizazio proiektua, Aurizberriko UE-15 1 eta 2 unitateetan. Behin betiko onespena

Erroibarko Udalak, 2024ko otsailaren 28an egin bilkura arruntean, 5. puntuan, behin betiko onetsi zuen Aurizberriko UE15 1 eta 2 exekuzio-unitateen urbanizazio proiektua, Antxon Iturri Gazteluk sustatua.

Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko abenduaren 21eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolakuntzako eta Hirigintzako Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Lege Foru Dekretuaren 134 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Lintzoainen, 2024ko martxoaren 11n.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.

Iragarkiaren kodea: L2404892