2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Izendapen batzuk egin dira Mankomunitateko buruaren 2023ko uztailaren 3ko ebazpen baten bidez, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorri duen proposamenari, dagozkion izendapenak egiteko, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, hiru lanpostu huts bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera. Hona hemen izendapenak:
Gizarte-hezitzailearen lanpostua (enplegu sozial babestuko programa eta gizarteratzeko programa), C maila, lanaldi osokoa, lanpostu huts gisa agertzen dena, eta Mankomunitateko plantilla organikoan 15. zenbakiduna. Berta Marco Osés.
Gizarte-hezitzailearen lanpostua (prebentzio programa), C maila, lanaldi osokoa, lanpostu huts gisa agertzen dena, eta Mankomunitateko plantilla organikoan 16. zenbakiduna. Ana Resano Egea.
Gizarte-langilearen lanpostua, B maila, lanaldi osokoa, lanpostu huts gisa agertzen dena, eta Mankomunitateko plantilla organikoan 3. zenbakiduna. María Pilar Osés Díaz.
Izendatutako pertsona guztiak karguaz jabetuko dira 2023ko uztailaren 17an.
Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Azkoienen, 2024ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2404546