2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Mankomunitateko buruaren azaroaren 17ko 018/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an), deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Ikusi da kalifikazio-epaimahaiaren proposamena lanpostu huts horiek betetzeko, eta Mankomunitateko buruaren martxoaren 18ko 004/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi da honako hauek kontratatzea langile lan-kontratudun finko gisa: María Rosario Mendoza De la Fuente (10. lanpostua), Esther Nieto Cambeiro (11. lanpostua), María Carmen Marco del Rincón (15. lanpostua) eta Jerusalem Fernández Rodríguez (14. lanpostua). Mankomunitatearen zerbitzura arituko dira, familia-langilearen lanpostuan.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
San Adrianen, 2024ko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2404604