69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin zuen Eguesibarko Udaleko toki garapeneko eta enpleguko teknikariaren lanpostuan izendapena egiteko. Proposamenarekin bat etorriz, eta Eguesibarko alkatearen 1230/2024 Ebazpenaren bidez, Amparo López Antelo izendatzen da Eguesibarko Udaleko toki garapeneko eta enpleguko teknikari, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari buruzko Legea).

2024ko apirilaren 5ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2405192