69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Izendapenak

Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, ondotik azaltzen diren lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuarekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–; deialdia onetsi zen Ultzamako Alkatetzaren azaroaren 15eko 284/2022 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an).

Proposatutako izangaiek bete dute deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa, aipatutako deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoarekin bat. Horrenbestez, Ultzamako Udaleko Alkatetzak, martxoaren 21eko 50/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du ondotik ematen diren izangaiak izendatzea, haiek baitira puntuaziorik handiena lortu dutenak. Orobat, agindu du izendapenak argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren atarian deialdiak duen web-fitxan. Hori dena, deialdiaren 10.3 oinarrian ezarritakoa bete beharrez. Izangaiek lanpostuaz jabetu beharko dute 2024ko apirilaren 22an.

–1. lanpostua: liburutegiko laguntzailea, C mailakoa, lan-kontratudunen araubidean eta %65eko lanaldiarekin aritzekoa; 8. zenbakia dauka plantilla organikoan. Zer izangairi esleitzen zaion: Francisco Javier Irurzun Ilundain.

–2. lanpostua: komunikazioko teknikaria, C mailakoa, lan-kontratudunen araubidean eta %50eko lanaldiarekin aritzekoa; 9. zenbakia dauka plantilla organikoan. Zer izangairi esleitzen zaion: Maider Percaz Urdiain.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2404841