69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Jarraikiz deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenari (deialdia, ondotik azaltzen diren lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean aritzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan–; deialdia onetsi zen Ultzamako Alkatetzaren azaroaren 15eko 285/2022 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an).

Proposatutako izangaiek bete dute deialdiaren 10.2 oinarrian aurreikusitakoa, aipatutako deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat. Horrenbestez, Ultzamako Udaleko Alkatetzak, martxoaren 21eko 49/2024 Ebazpenaren bidez, erabaki du ondotik ematen diren izangaiak izendatzea, haiek baitira puntuaziorik handiena lortu dutenak. Orobat, agindu du izendapenak argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren atarian deialdiak duen web-fitxan. Hori dena, deialdiaren 11.3 oinarrian aurreikusitakoa betez. Izangaiek lanpostuaz jabetu beharko dute 2024ko apirilaren 22an.

–1. lanpostua: administrari laguntzailea, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %100eko lanaldian, 4. zenbakia plantilla organikoan. Zer izangairi adjudikatzen zaion: Vanesa García Oneca.

–2. lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %100eko lanaldian, 6. zenbakia plantilla organikoan. Zer izangairi adjudikatzen zaion: Ion Echecolonea Senar.

–3. lanpostua: atezaina ikastetxe publikoan, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidean aritzekoa, %100eko lanaldian, 7. zenbakia plantilla organikoan. Zer izangairi adjudikatzen zaion: Carlos Borrego Osta.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2024ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2404818