2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketaren bitartez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bete gabe deklaratzea
Alkatetzaren martxoaren 14ko 1053/2024 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu dira honako hauek: deialdiak lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketa batzuen bitartez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lanpostuei dagokienez, B mailakoa hezitzaile espezializatuarena da, eta C mailakoa, sukaldariarena.
Alkatearen 526/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zitezen B eta C mailetako lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketaren bitartez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari. Lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 29an.
Kontuan harturik ez dela parte hartzeko eskabiderik aurkeztu, horretarako ezarritako epean, hezitzaile espezializatuaren (B maila) eta sukaldariaren (C maila) lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, deialdiak bete gabe deklaratuko dira.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Honako deialdi hauetako lanpostuak bete gabe uztea, ez delako parte hartzeko eskabiderik aurkeztu horretarako ezarritako epean: deialdiak, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen hezitzaile espezializatuaren (B maila) eta sukaldariaren (C maila) lanpostu hutsak, oposizio-lehiaketaren bitartez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Bigarrena.–Ebazpen hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion deialdiaren aipamenean, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.
Tuteran, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2404547