2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Bukatu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren prozesua, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari. Deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 29ko ebazpen baten bidez eta San Vicente de Paúl Zahar Egoitza erakunde autonomoaren Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 29ko erabaki baten bidez (biak argitaratu ziren 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Horiek horrela, eta bat etorriz epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamenekin:
Alkatetzaren martxoaren 18ko 01/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Lehenengoa.–Aurora Pardo De Manuel langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar -Egoitzaren zerbitzura aritzekorako, plantilla organikoan 1. zenbakiako duen eta lanpostu huts gisa agertzen den arduradunaren lanpostua betetzeko, lanaldi osoan. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Alkatetzaren martxoaren 18ko 02/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Lehenengoa.–Helena Casajús Sola langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 1 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den erizainaren lanpostua betetzeko, %90eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Bigarrena.–Aitziber Marzana Balda langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar-Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 2 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den erizainaren lanpostua betetzeko, %90eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Hirugarrena.–Olena Skorobogatko Chebotarova langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 3 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den erizainaren lanpostua betetzeko, %90eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Alkatetzaren martxoaren 18ko 03/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
Lehenengoa.–Silvana Alves Pereira langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 18 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den zaintzailearen lanpostua betetzeko, %94,30eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Bigarrena.–Laura Pejenaute Izurdiaga langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 16 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den zaintzailearen lanpostua betetzeko, %94,30eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Hirugarrena.–Teresa Pérez Pérez langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 3 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den zaintzailearen lanpostua betetzeko, %85,90eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Laugarrena.–Juan Carlos Arguiñáriz Sáinz langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 14 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den zaintzailearen lanpostua betetzeko, %84,20eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Bosgarrena.–Blanca Ofelia Becerra Santiago langile lan-kontratudun finko izendatzea, Zangozako San Vicente de Paúl Zahar Egoitzaren zerbitzura aritzeko, plantilla organikoan 21 zenbakia duen eta lanpostu huts gisa ageri den zaintzailearen lanpostua betetzeko, %68,80eko lanaldi partzialean. 2024ko apirilaren 1ean jabetu beharko da lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2024ko martxoaren 18an.–Lehendakaria, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2404619