69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEZAUN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Alkatetzaren 2024ko martxoaren 18ko 25/2024 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen baitira deialdia egin duen toki-erakundeko langile lan-kontratudun finkoak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziko lanpostuetan aritzeko.

Lezaungo Udalaren Alkatetzaren azaroaren 25eko ebazpen baten bidez, zeina abenduaren 12an argitaratu baitzen (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), deialdi bat onetsi zen, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei(Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

2023ko azaroaren 7ko ebazpen baten bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen izendapen-proposamena, kontuan hartuta zer izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zer izangaik betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Lezaungo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langile:

–Carmen Izcue Romo izendatzea lan-kontratadun finko. Garbiketako peoiaren lanpostua adjudikatuko zaio, %25eko lanaldiarekin, lan-erregimen finkoan, Lezaungo Udalaren zerbitzura.

–Jesús Manuel Ochandorena Núñez izendatzea lan-kontratudun finko. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua adjudikatuko zaio, lan-erregimen finkoan, Lezaungo Udalaren zerbitzura.

2. Izendatutako izangaiek 2024ko apirilaren 15ean jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Izendatu batek egun horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko langile funtzionario/lan-kontratudun finko izateko.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Lezaunen, 2024ko martxoaren 18an.–Alkatea, Mikel Etxebeste López.

Iragarkiaren kodea: L2404584