69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Castejongo Udaleko alkate udalburu Noelia Guerra Lafuenteren ebazpena, erakunde horren zerbitzurako funtzionarioak eta lan-kontratudun langile finkoak izendatzen dituena honako lanpostu hauetarako: administrari laguntzailea, zerbitzu anitzetako langilea/atezaina, gerokultorea, kultura espazioetako dinamizatzailea, kultura espazioetako laguntzailea, biltegiko arduraduna, musika-eskolako atezaina/kulturako laguntzailea, musikako irakaslea-zuzendaria, musikako irakaslea-ikasketaburua eta musikako irakasleen sei lanpostu.

Alkatetzaren 696/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdirako oinarri orokorrak, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an.

Alkateak 2023ko apirilaren 11n eman ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lehenbiziko xedapenean aipatutako lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietatik eratorritakoak; hain zuzen ere, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

Hautapen-prozesua bideratu eta merezimendu-lehiaketa amaitu ondoren, hautapen-prozesuko epaimahaiak alkateari egindako izendapen-proposamenarekin amaitu ere, puntuaziorik handiena lortu duten izangaiek honako hauek frogatzen dituzten dokumentuak aurkeztu dituzte: nortasuna, hautapen-prozesuaren oinarrietan eskatzen diren titulu akademikoak izatea, funtzio publikoetan jarduteko desgaituta edo etenda ez egotearen eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotearen adierazpen solemnea, eta Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioa eta Legeak onartzeko eta karguaren berezko betebeharrak zintzoki betetzeko zin egitea edo hitza ematea.

Beraz, izangaiek oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da ebazpena ematea, lanpostuen jabetza hartzeko proposatutako hautagaiak izendatzeko xedez.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Castejongo Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea:

–Maite Cornago Iturria.

Castejongo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langile izendatzea:

–Rafael Agesta Cuevas.

–Mercedes Sánchez Gamero.

–Mónica Campos Rodríguez.

–María Teresa Robredo Pérez.

–Julio Vicente Porcel.

–Silvia Moreno Velasco.

–Octavio Buisán Aguirre.

–Sandra Fernández Gárate.

–Begoña Prats Castillejo.

–Mikel Roncal Marcilla.

–Francisco Javier Pérez de Obanos Oyarbide.

–José Ignacio Cameo Rodríguez.

–José Castillo Casarejos.

–Francisco Javier Pérez Alonso.

2. Esleitzea honako hauek:

–Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa (29. zenbakia), C maila, osagarriak: taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %3,36 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko funtzionarioa, Maite Cornago Iturria.

–Zerbitzu anitzetako langilea/atezainaren lanpostu hutsa (12. zenbakia). D maila, osagarriak: taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %2,99 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Rafael Agesta Cuevas.

–Gerokultorearen lanpostu hutsa (48. zenbakia), D maila, osagarriak: taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %2,99 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Mercedes Sánchez Gamero.

–Kultura espazioetako dinamizatzailearen lanpostu hutsa (53. zenbakia), B maila, osagarriak: lanpostukoa %25, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Mónica Campos Rodríguez.

–Kultura espazioetako laguntzailearen lanpostu hutsa (58. zenbakia), D maila, osagarriak: taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %2,99 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), %75eko lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, María Teresa Robredo Pérez.

–Biltegiko arduradunaren lanpostu hutsa (81. zenbakia), C maila, osagarriak: taldekoa %12, lanpostukoa %20, lanpostukoa %3,36 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Julio Vicente Porcel.

–Musika-eskolako atezaina/kulturako laguntzailearen lanpostu hutsa (100. zenbakia), D maila, osagarriak: taldekoa %12, lanpostukoa %35,93, lanpostukoa %2.99 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), %55eko lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, Silvia Moreno Velasco.

–Musikako irakaslea-zuzendariaren lanpostu hutsa (101. zenbakia), B maila, osagarriak: konpentsazio-osagarria %5,69, lanpostukoa %71,43, lanpostukoa, %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldiaren luzapenekoa %10, lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Octavio Buisán Aguirre.

–Musikako irakasle/ikasketaburuaren lanpostu hutsa (102 zenbakia), B maila, osagarriak: lanpostukoa %30,20, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi osoko lan-kontratudun finkoko langilea, Sandra Fernández Gárate.

–Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (103. zenbakia), B maila, osagarriak: lanpostukoa %30,20, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, Begoña Prats Castillejo.

–Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (106. zenbakia), B maila, osagarriak: lanpostukoa %30,20, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, Mikel Roncal Marcilla.

–Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (107. zenbakia), B maila, osagarriak: lanpostukoa %30,20, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, Francisco Javier Pérez de Obanos Oyarbide.

–Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (108. zenbakia), B maila, osagarriak: lanpostukoa %30,20, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, José Ignacio Cameo Rodríguez.

–Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (109. zenbakia), B maila, José Castillo Casarejos.

–Musikako irakaslearen lanpostu hutsa (108. zenbakia), B maila, lanpostukoa %30,20, lanpostukoa %3,57 (19/2008 Foru Dekretua, martxoaren 17koa), lanaldi partzialeko lan-kontratudun finkoko langilea, Francisco Javier Pérez Alonso.

3. Izendatutako pertsonak martxoaren 18an jabetu beharko dira lanpostuaz, salbu eta aldi baterako ezintasun-egoeran badaude; kasu horretan, alta medikoa jaso eta hurrengo hiru egunetan jabetuko dira karguaz. Hori guztia, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Castejonen, 2024ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L2404299