69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostu bat, C mailakoa eta obren atalari atxikia. Bete gabe deklaratzea

Iker Mariezcurrena Celaya alkatearen 156. Ebazpena.

Gobernu Batzarrak 2024ko urtarrilaren 10ean hartutako erabaki baten bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren Obra alorreko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat (C mailakoa eta elektrizitateko espezialitatekoa) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostuak 084 zenbakia du Berriozarko Udalaren plantilla organikoan. Oinarri horiek 2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 15ean.

Eskaerak aurkezteko epea igaro da, eta ikusita zer dagoen ezarrita deialdiaren 4. oinarrian ("Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da").

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Bete gabe uztea Berriozarko Udaleko plantilla organikoan obrei atxikitako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (elektrizitateko espezialitatea, C mailakoa eta plantilla organikoan 084 zenbakia duena) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bertan parte hartzeko eskabiderik ez baitago.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.

Berriozarren, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2404418