Iragarkia
69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
119E/2024 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Turismoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean turismoaren arloko ikuskapena egiteko plana onesten duena, 2024. eta 2025. urteetarako.
Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen arabera, turismoko ikuskapena da turismoaren kalitatea kontrolatzeko tresnetako bat, eta hartan ezartzen dira ikuskapen zerbitzuen eginkizunak: turismoaren arloan indarra duten xedapenak betetzen direla zaintzea eta egiaztatzea; azpiegitura turistikoen erabiltzaileen erreklamazio eta salaketen sorburu diren gertaerak egiaztatzea; eta dirulaguntzak jaso dituzten inbertsioak gauzatu direla egiaztatzea, besteak beste.
Bestetik, Nafarroako Turismoaren 2018-2025 Plan Estrategikoan ezarritako III. programak, "Enpresa-sarea indartzea, eta turismoaren kalitatea, jasangarritasuna eta irisgarritasuna hobetzea" izenekoak, berekin dakar, besteak beste, kudeaketa mekanismoak sendotzea eta kalitatea ziurtatzea, batez ere onlineko merkaturatzean, lortu nahi baita turistari kalitate maila homogeneoak bermatzea, maila edo kategoria bereko establezimenduetan.
Aipatutako eginkizunak eta Nafarroako Turismoaren Plan Estrategikoaren helburuak betetzeko, Turismo Zuzendaritza Nagusiak uste du komeni dela turismoaren arloko ikuskapena egiteko plan bat diseinatzea eta gauzatzea, eraginkortasun, efizientzia eta egokitasun irizpideen arabera ordenatua, turismoaren kalitatea handitzen eta lehia desleialari aurre egiten lagunduko duten neurriak abian jartzea erraztuko duelakoan. Hala, ikuskapen planak tresna erabilgarria izan nahi du lortu nahi diren helburuak zehazteko, halako moduz non aise zehaztu eta bermatu ahal izanen baitira jarduketen eraginkortasuna eta emaitzen lorpena, eskura dauden baliabideen arabera betiere.
Ikuskapen plan berri honetan aurreko planaren zazpi helburuei eutsi zaie, baita jarduketa gehienei ere, ikuskapen lanari eta legezkotasunaren kontrolari jarraipena ematearren.
Hauek dira turismoaren arloko ikuskapena egiteko planaren helburuetako batzuk: eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eustea, horretarako, zainduko eta egiaztatuko da betetzen direla turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere; jarduera klandestinoa ezabatzea –horretarako, intrusismoari eta lehia desleialari jazarriko zaie–; zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzea; turismo arloan eman diren dirulaguntzak zertarako erabili diren ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea; elkarlana sustatzea, Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuekiko, Gobernuko departamentu eta erakunde autonomoekiko eta Nafarroako Turismo Bulegoen Sarearekiko; eta, azkenekoz, aurrera egitea ikuskapen lana egiten duten langileen kualifikazioan eta prestakuntzan.
Ikuskapen jardueren artean, lehentasunezkoa izanen da eskaintza klandestinoa detektatzea eta kontrolatzea, bai ostatu turistikoetan, bai turismo aktibo eta kulturaleko jardueretan, informazio turistikoko jardueretan –free tourrak– eta bitartekaritza turistikoko jardueretan ere.
Adierazitako helburuak eraginkortasunez betetze aldera, 2025eko abenduaren 31ra bitarteko indarraldia finkatu da, hasitako jarduerei denboran segida emateko eta haiei segimendu hobea egiteko.
Jarduketa zehatzak behar dituzten egoera bereziak gorabehera, turismoaren arlorako ikuskapen jarduketaren oinarrizko esparrua eratzen du ikuskapen planak.
Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean turismoaren arloko ikuskapena egiteko plana onestea, 2024. eta 2025. urteetarako. Plana ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. 2024. eta 2025. urteetako turismoko ikuskapen planaren helburuak eta hura garatzeko programak finkatzea.
Jarduketak planifikatu eta programatzeko, oro har, ekintzak identifikatu, berariazko helburuak zehaztu, prozedurak zehaztu eta iraupena zenbatetsiko da, eta, halaber, gauzatzeko epeak finkatuko dira, horrek ahalbidetuko baitu aurreikusitako helburuen betetze maila eta egindako ikuskapen jarduketak neurtzea eta planean ezarritako programak baloratzea.
3. Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak garatu eta eramanen du aurrera turismoko ikuskapen plana.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko martxoaren 4an.–Turismoko zuzendari nagusia, Ana Rivas Allo.
ERANSKINA.–NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN TURISMOAREN ARLOKO IKUSKAPENA EGITEKO PLANA 2024. ETA 2025. URTEETARAKO
Turismoaren arloko ikuskapena egiteko plana turismoaren ikuskapeneko urteko jarduna planifikatzeko tresna da.
Turismoaren arloko ikuskapena egiteko plan honetan biltzen dira Nafarroako turismoko ikuskaritzak, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 47. eta 48. artikuluek esleitutako eginkizunak betetzeko, 2024. eta 2025. urteetan izanen dituen helburuak, haren jarduketako ildo estrategikoak eta garatuko dituen berariazko programak.
I.–Helburuak
1.–Eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eustea. Horretarako, turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak betetzen diren zainduko eta egiaztatuko da, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere.
2.–Jarduera klandestinoa ezabatzea. Horretarako, intrusismoari eta lehia desleialari jazarriko zaie.
3.–Zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzea.
4.–Gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea turismo arloan emandako dirulaguntzen erabilera.
5.–Jarduera eta/edo zerbitzu turistikoen arduradunei informazioa eta aholkua ematea beren eskubide eta betebeharrei buruz.
6.–Turismoko ikuskapeneko langileen lanbide kualifikazioa sustatzea.
7.–Aurrerapausoak ematea administrazioekiko koordinazioan eta turismoaren sektorearekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten entitate publiko zein pribatuengandik informazioa eskuratzeari dagokionez.
Helburu horiek betetze aldera, jarraibide hauek ezartzen dira:
1.–Ikuskapen jardueren artean, lehentasunezkoa izanen da eskaintza klandestinoa detektatzea eta kontrolatzea, bai ostatu turistikoetan, bai turismo aktibo eta kulturaleko jardueretan, bitartekaritza turistikoko jardueretan eta informazio turistikoko jardueretan –free tourrak– ere. Horretarako, besteak beste, berariaz kontrolatuko dira Interneten turismo-plataformek argitaratzen dituzten eskaintzak, eta lehentasuna emanen zaie datuak egiaztatzeko lanei arau turistikoek baimentzen ez dituzten jardueren zantzuak ikusten direnean, alde batera utzi gabe beste eremu edo esparru batzuetan kontrol jarduketa koordinatuak egiteko aukera, eskuragarri dagoen informazioak jarduera horrek intentsitate berezia izan dezakeela erakusten duenean.
Nafarroako Turismoari buruzko Foru Legean ezarritakoarekin bat, turismo-plataformei errekerimenduak eginen zaizkie enpresa turistikoen titulartasunari eta helbideari buruz dituzten datuak jakinaraz ditzaten, enpresa horiek beren turismo-establezimenduak edo turismo-jarduerak dagokien erregistroko inskripzio kodea adierazi gabe merkaturatzen edo iragartzen badituzte plataformetan. Halaber, turismo arloan eskumena duen departamentuak plataformei agintzen ahalko die, errekerimendua eginda, beren informazio, merkaturatze eta publizitate bideetatik ken ditzaten enpresa, zerbitzu edo jarduera horien publizitatea eta informazioa.
2.–Bidaia konbinatu edo lotetsien bermeak egiaztatuko eta kontrolatuko dira, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2015eko azaroaren 25ean bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia-zerbitzuei buruz emandako 2015/2302 (EB) Zuzentarauarekin bat, eta Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeari jarraikiz. Lehentasunezko helburua izanen da, halaber, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik egon gabe eta bidaia konbinatuak eta lotetsiak antolatzeko behar diren bermeak izan gabe bitartekaritza turistikoko jarduera osagarriak egiten dituzten jarduera turistikoetan eragitea.
3.–Indarra duen araudia ez betetzeagatik Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu ez diren jardueren kontrol aktiboa eginen da, behar bezala ziurtatzearren ez dutela inolako jarduerarik egiten haiek garatzeko betebeharrak bete arte. Eta ofizioz proposatuko da Nafarroako Turismo Erregistroan baja ematea aktibo ez dauden edo jarduteko baldintzetan ez dauden jarduera turistikoei.
4.–Arreta berezia jarriko da indarreko araudia ez betetzeagatik aktaren bat jaso duten jardueretan, ziurtatze aldera ez dutela berriz legedia urratuko eta erabiltzaileei behar bezalako zerbitzua ematen dietela.
5.–Beste administrazio publiko batzuekiko elkarlana sendotuko da, baita Nafarroako Foru Komunitateko departamentu eta erakundeekikoa eta Nafarroako Turismo Bulegoen Sarearekikoa ere, jarduketen baliabideak hobeki aprobetxatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko. Komunikazio bide bat ezarriko da lankidetza hori eta kooperazio hori errazteko.
6.–Eskaintza klandestinoaren aurka egindako jarduketak hedatuko dira prentsa-oharren bidez, eta ikus-entzunezko kanpaina eginen da ostatu turistiko klandestinoen aurka.
II.–Jarduketa ildo estrategikoak
1.–Eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eusteko jarduketak; horretarako, turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak betetzen direla zainduko eta egiaztatuko da, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere.
2.–Turismoko zerbitzu klandestinoak saihesteko jarduketak (ostatu zerbitzuei, turismoko bitartekaritza eta informazio zerbitzuei eta turismo aktiboko jarduerei dagokienez), arreta berezia emanez turismo-plataformen eta gailu mugikorren bidez Interneten egiten diren jarduerei.
3.–Turismo zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak errespetatzen direla zaintzeko jarduketak; horretarako, kontratatutako turismo zerbitzuetan izandako gabeziengatik aurkeztutako erreklamazio eta salaketak egiaztatuko dira.
4.–Turismo arloan emandako dirulaguntzak behar ez bezala erabiltzea saihesteko jarduketak; horretarako, onartutako helbururako erabili direla egiaztatuko da.
5.–Informazioa eta aholkularitza emateko jarduketak, turismo-enpresei eta turismoko jarduera edo zerbitzuen arduradunei zuzenduak, haien eskubideak gauzatu eta betebeharrak betetzeari lotuak, izan haiek eskatuta edo turismoko ikuskapeneko langileek ofizioz emanda.
6.–Ikuskapen eginkizuna betetzen duten langileen prestakuntza espezializatuan aurrera egiteko jarduketak.
7.–Administrazio turistikoaren eta sektore turistikoarekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten beste administrazioen artean informazio trukea egon dadin laguntzeko jarduketak.
III.–Berariazko programak
III.1.–Ildo estrategiko honetako programak: eskaintza turistikoaren kalitate ezin hobearen ereduari eusteko jarduerak; horretarako, turismoaren arloan indarrean diren xedapenak eta arauak betetzen direla zainduko eta egiaztatuko da, baita jarduerek eta zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela ere.
1.1. programa. Kalitate ezin hobearen eredua hotel establezimenduetan.
1.1.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Hotel establezimenduak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.
Ikuskapen bisitak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.
Jarduketa esparrua:
Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten hotel establezimenduak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.1.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, hotel establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, ostatu turistikoko establezimenduen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan jasotako datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten hotel establezimenduak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.1.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer hotel establezimenduk ez duten aurkeztu ostatu turistikoaren jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.
Ikuskapen jarduketa:
Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden hotel establezimenduetatik zein dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari aldez aurretik jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden hotel establezimenduetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.1.4. azpiprograma. Hotel establezimenduetan turismoko araudia betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Hotel establezimenduak ikuskatzera joatea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela dagokion kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Alderatuko da zenbat ostatu plaza dauden erregistratuta eta zenbat iragartzen diren publizitatean.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako hotel establezimenduak. Bereziki aztertuko dira ikuskapen zerbitzuek detektatutako akatsak zuzendu ez dituzten establezimenduak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.2. programa. Kalitate ezin hobearen eredua landetxeetan.
1.2.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Landetxeak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.
Ikuskapen bisitak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.
Jarduketa esparrua:
Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten landetxeak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.2.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, landetxeen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten landetxeak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.2.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer landetxek ez duten aurkeztu ostatu jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.
Ikuskapen jarduketa:
Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden landetxeetatik zein dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari aldez aurretik jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden landetxeetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.2.4. azpiprograma. Landetxeetan turismoko araudia betetzen dela gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Landetxeak ikuskatzera joatea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela sailkaturik dauden kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Alderatuko da zenbat ostatu plaza dauden erregistratuta eta zenbat iragartzen diren publizitatean.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako landetxeak. Bereziki aztertuko dira ikuskapen zerbitzuek detektatutako akatsak zuzendu ez dituzten establezimenduak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.3. programa. Kalitate ezin hobearen eredua apartamentu eta etxebizitza turistikoetan.
1.3.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Apartamentu eta etxebizitza turistikoak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.
Ikuskapen bisitak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.
Jarduketa esparrua:
Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten apartamentu eta etxebizitza turistikoak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.3.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, apartamentu eta etxebizitza turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten apartamentu eta etxebizitza turistikoak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.3.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer apartamentu eta etxebizitza turistikok ez duten aurkeztu ostatu jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.
Ikuskapen jarduketa:
Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden ostatu establezimenduetatik zein dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari aldez aurretik jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden ostatu establezimenduetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.3.4. azpiprograma. Apartamentu eta etxebizitza turistikoetan turismoko araudia betetzen dela ikuskatzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Apartamentu eta etxebizitza turistikoak ikuskatzera joatea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela sailkaturik dauden kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Alderatuko da zenbat ostatu plaza dauden erregistratuta eta zenbat iragartzen diren publizitatean.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako apartamentu eta etxebizitza turistikoak. Arreta berezia emanen zaie ikuskapen zerbitzuek aurkitutako gabeziak zuzendu ez dituzten establezimenduei, eta aztertuko da, Iruñean inskribatutakoen kasuan, dagokion udal lizentzia duten edo ez.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.4. programa. Kalitate ezin hobearen eredua aterpe turistikoetan.
1.4.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Aterpe turistikoak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.
Ikuskapen bisitak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.
Jarduketa esparrua:
Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten aterpe turistikoak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.4.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, aterpe turistikoen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten aterpe turistikoak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.4.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer aterpe turistikok ez duten aurkeztu ostatu jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.
Ikuskapen jarduketa:
Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden aterpe turistikoetatik zein dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari aldez aurretik jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden aterpe turistikoetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.4.4. azpiprograma. Aterpe turistikoetan turismoko araudia betetzen dela gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Aterpe turistikoak ikuskatzera joatea, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden sailkapenaren arabera, egiaztatzeko instalazioen eta ekipamenduen erabilera eta kontserbazio egoera bat datozela sailkaturik dauden kategoriarekin. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Jarduketa esparrua:
Aterpe turistiko gisa sailkatutako establezimenduak ikuskatzera joatea, bereziki Donejakue bidean daudenetara, instalazioen egoera ikuskatzeko, Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuan ezarritakoa betetze aldera.
Alderatuko da zenbat ostatu plaza dauden erregistratuta eta zenbat iragartzen diren publizitatean.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.5. programa. Kalitate ezin hobearen eredua turismoko kanpalekuetan.
1.5.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, turismoko kanpalekuen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, turismoko kanpalekuen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Turismoko kanpalekuak ikuskatzera joatea, eta dokumentuak egiaztatzea.
Ikuskapen bisitak egitean, aplikatzekoak diren sektoreko arauen berri emanen zaie, eta, ostatu turistikoko establezimenduetan, ohartaraziko zaie ezen bidaiarien erregistro dokumentaleko datuak jakinarazi behar zaizkiela segurtasun indar eta kidegoei, herritarren segurtasunerako arauak betetze aldera.
Jarduketa esparrua:
Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten turismoko kanpalekuak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.5.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, turismoko kanpalekuen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, turismoko kanpalekuen titularrek aurkeztutakoak.
2.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenak aurkeztu dituzten establezimenduak ikuskatzera joatea, establezimenduaren mota edo kategoria aldatu denean, espezialitateren bat gehitu denean, edo obra nabarmenak egin direnean eraikinak handitzeko edo berritzeko.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten turismoko kanpalekuak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.5.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea zer turismo kanpalekuk ez duten aurkeztu ostatu jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.
Ikuskapen jarduketa:
Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden turismoko kanpalekuetatik zein dauden jendearentzat itxita inguruabar hori turismo arloko administrazioari aldez aurretik jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden turismoko kanpalekuetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.5.4. azpiprograma. Turismoko kanpalekuetan turismoko araudia betetzen dela gainbegiratzea, kontrolatzea eta egiaztatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Aire zabaleko ostatu turistikoko establezimenduak ikuskatzera joatea, instalazioen egoera ikuskatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko turismoko kanpalekuen antolamenduari buruzko erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 24/2009 Foru Dekretuan ezarritakoa betetze aldera. Bereziki, honako alderdi hauek egiaztatuko dira:
–Turismoko kanpaleku bakoitzaren egiazko edukiera.
–Aztertzea zenbateraino betetzen diren 24/2009 Foru Dekretuan zehaztutako betebeharrak.
–Egiaztatzea ea zuzendu diren ikuskapenak egindako zuzenketa-errekerimenduetako gabeziak.
–Nafarroako Turismo Erregistroko datuak eguneratzea.
Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatutako turismoko kanpalekuak. Bereziki aztertuko dira ikuskapen zerbitzuek detektatutako akatsak zuzendu ez dituzten establezimenduak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.6. programa. Kalitate ezin hobearen eredua turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuetan.
Ikuskapen jarduketa:
Turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremu berriak ikuskatzera joatea, instalazioen egoera ikuskatzeko eta ezarritako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, onestekoa den araudia betetze aldera:
Jarduketa esparrua:
Pasadizoan diren autokarabana, karabana eta antzekoen turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuak, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuta daudenak.
Gauzatzeko epea:
Turismo ibiltarirako gaua igarotzeko eremuen araudi berriak indarra hartzen duenetik ikuskapen planaren epealdia bukatu arte.
1.7. programa. Kalitate ezin hobearen eredua turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresetan.
1.7.1. azpiprograma. Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpenen dokumentuak berrikustea, turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresen titularrek aurkeztutakoak.
Jarduketa esparrua:
Jarduera turistikoa hasteari buruzko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duten turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.7.2. azpiprograma. Aldaketei buruzko erantzukizunpeko adierazpenak egiaztatzea, turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresen titularrek aurkeztutakoak.
Ikuskapen jarduketa:
1.–Erantzukizunpeko adierazpenak aldatzeari buruzko jakinarazpenen dokumentuak berrikustea, turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresen titularrek aurkeztutakoak.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroko datuei eragiten dieten aldaketak egiten dituzten turismoko kanpalekuak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
1.7.3. azpiprograma. Ofizioz egiaztatzea turismo aktibo eta/edo kulturaleko zer enpresak ez duten aurkeztu ostatu jarduera uzteari buruzko jakinarazpena.
Ikuskapen jarduketa:
Egiaztatzea Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresetatik zein ez dituzten eskaintzen jakinarazi zituzten jarduerak –zeinengatik inskribatu baitziren turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresa gisa–, inguruabar hori turismo arloko administrazioari aldez aurretik jakinarazi gabe. Turismoko ikuskaritzak bisita eginen du ofizioz eta, kasua bada, erregistroan baja ematea proposatuko du.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Turismo Erregistroan inskribaturik dauden turismo aktibo eta/edo kulturaleko enpresetatik jarduera uzteari buruzko jakinarazpena aurkeztu ez dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
III.2.–Ildo estrategiko honetako programak: turismoko zerbitzu klandestinoak saihesteko jarduketak (ostatu zerbitzuei, turismoko bitartekaritza eta informazio zerbitzuei eta turismo aktibo eta kulturaleko jarduerei dagokienez), arreta berezia emanez turismo-plataformen eta gailu mugikorren bidez Interneten egiten diren jarduerei.
2.1. programa. Detektatzea apartamentu eta/edo etxebizitza turistikoen modalitateko ostatu zerbitzurik ematen den Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabe, nahitaezkoa baita inskribatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Apartamentu turistikoak edo etxebizitza turistikoak iragartzen dituzten web orrietatik edo bestelako publizitate bideetatik lortutako informazioa erkatzea, egiaztatzeko ea titularrek dagozkien erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu dituzten. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Interneteko plataformetan eskaintzen diren etxebizitza turistikoen erregistro zenbakiak egiazkoak diren egiaztatzea.
Banakako logelen alokairuaren jarduera simulatua egiaztatzea.
Informazio-errekerimenduak eginen zaizkie turismo-plataformei, Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea aditzera eman gabe merkaturatzen eta/edo iragartzen badituzte zerbitzuak.
Jarduketa esparrua:
Apartamentu edo etxebizitza turistikoen modalitatean ostatu ematen duten establezimendu turistikoak, Nafarroan kokaturik daudenak, baldin horien publizitatea egin bada Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio zenbakia adierazi gabe. Lehentasunezko jarduketa eremuak ezarriko dira, kontuan izanik zer eragin eta garrantzi duten Nafarroako Foru Komunitateko sektore turistikoan.
Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea aditzera eman gabe zerbitzuak merkaturatzen eta/edo iragartzen dituzten turismo-plataformak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
2.2. programa. Detektatzea turismo aktibo eta kulturaleko zerbitzurik eta informazio turistikoko zerbitzurik –free tourrak– ematen den Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabe, nahitaezkoa baita inskribatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Turismo aktibo edo kulturaleko jarduerak gauzatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak iragartzen dituzten web orrietatik edo bestelako publizitate bideetatik lortutako informazioa erkatzea, egiaztatzeko ea titularrak dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duen, eta, hala badagokio, aplika daitezkeen arauen eta titularren betebeharren berri emateko. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Jarduketa esparrua:
Nafarroan gauzatzen diren turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
2.3. programa. Detektatzea bitartekaritza turistikoko zerbitzurik ematen den Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu gabe, nahitaezkoa baita inskribatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Bitartekaritza turistikoko jarduerak gauzatzen dituzten pertsona fisikoak eta juridikoak iragartzen diren web orrietatik edo bestelako publizitate bideetatik lortutako informazioa erkatzea, egiaztatzeko ea titularrak dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu duen, eta, hala badagokio, aplika daitezkeen arauen eta titularren betebeharren berri emateko. Egoki diren ikuskapen aktak formalizatuko dira, eta, behar denean, bidezko txosten teknikoak eginen dira.
Jarduketa esparrua:
Nafarroan gauzatzen diren bitartekaritza turistikoko jarduerak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
III.3.–Ildo estrategiko honetako programak: zerbitzu turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzeko jarduketak.
3.1. programa. Zerbitzu turistikoak ematean izandako gabeziengatik turismo zerbitzuetako erabiltzaileek jarritako salaketak egiaztatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Dokumentuak egiaztatzea eta, hala badagokio, establezimenduetara joatea, turistek jarritako salaketetan eta erreklamazioetan edota beste erakunde publiko batzuen txostenetan ageri diren gertakariak egiaztatzeko.
Jarduketa esparrua:
Zerbitzu turistikoen erabiltzaileen edota Nafarroako beste administrazio publiko batzuen salaketa eta erreklamazioak eragin dituzten establezimenduak eta jarduera turistikoak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
3.2. programa. Bidaia konbinatuak eta lotetsitako bidaia-zerbitzuak antolatzeari eta merkaturatzeari buruzko turismo arauak betetzen diren kontrolatzea.
Ikuskapen jarduketa:
Dokumentuak egiaztatzea eta, hala badagokio, establezimenduetara joatea, egiaztatzeko bidaia konbinatuak eta lotetsitako bidaia-zerbitzuak antolatzen eta/edo merkaturatzen dituzten enpresek betetzen dituztela arau hauetan ezarritako betebeharrak: azaroaren 25eko 2015/2302 (EEE) Zuzentaraua, bidaia konbinatuei eta lotetsitako bidaia-zerbitzuei buruzkoa, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta Lege Osagarri batzuen testu bategina (azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Jarduketa esparrua:
Bitartekaritza turistikoa egiten duten enpresak, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatuak.
Osagarri modura, bidaia konbinatuak eta/edo lotetsiak antolatzen dituzten establezimendu turistikoak, edo izaera hori ez duten establezimenduak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
III.4.–Ildo estrategiko honetako programak: turismo arloan emandako funts publikoak behar ez bezala erabiltzea saihesteko jarduketak; horretarako, onartutako helbururako erabili direla egiaztatuko da.
4.1. programa. Egiaztatzea Turismo Zuzendaritza Nagusiaren bidez kudeatutako turismoko dirulaguntzak ongi erabili direla.
Ikuskapen jarduketa:
Ikuskapen bisiten bidez egiaztatzea, edo beste edozein frogabideren bitartez, benetan gauzatu direla, ongi gauzatu ere, Turismo Zuzendaritza Nagusiak kudeatutako dirulaguntzekin finantzatutako azpiegitura edo sustapen turistikoko jarduketak, bereziki, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan Europar Batasuna-Next Generation EUren finantzaketa jaso dutenak.
Jarduketa esparrua:
Turismo enpresak, irabazi-asmorik gabeko elkarteak, Nafarroako toki-erakundeak eta partzuergoak, Turismo Zuzendaritza Nagusiak ematen dituen dirulaguntzen onuradun izan direnak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
III.5.–Ildo estrategiko honetako programak: informazioa eta aholkularitza emateko jarduketak, jarduera turistikoen enpresei, Nafarroako toki-erakundeei eta Nafarroako Foru Komunitateko erakunde eta departamentuei zuzenduak.
5.1. programa. Turismo arloko aurretiazko txostenak prestatzea.
5.1.1. azpiprograma. Aurretiaz kontsulta egiteko aukera, jakiteko Nafarroako Turismoari buruzko Foru Legearen 13 bis artikuluan araututakoari jarraitzen zaion.
Ikuskapen jarduketa:
Aurretiazko txostenak emanen dira, aldez aurretik eskatuta, azpiegiturei eta zerbitzuei buruzko baldintzak betetzen diren jakiteko, bai eta otsailaren 14ko Nafarroako Turismoari buruzko Legearen 13 bis artikuluan egiten den proiektuen sailkapenari buruz ere. Nafarroako toki-erakundeek beren eskumeneko lizentzien tramitazioan egin dezakete kontsulta hori.
Jarduketa esparrua:
Pertsona fisikoak edo juridikoak, turismoari loturik erabiliko den establezimendu bat eraiki edo eraberritzeko proiektua dutenak, edo jarduera turistikoren bat egin asmo dutenak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
5.1.2. azpiprograma. Txostenak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuentzat, sustatzaile publiko nahiz pribatuei partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (PTGE) gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzei buruz. Leader programa edo antzekoak.
Ikuskapen jarduketa:
Jarduera turismoaren arloko araudira egokitzen den aztertzen duten txostenak.
Jarduketa esparrua:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuak, zerikusia dutenak sustatzaile publiko nahiz pribatuei partaidetzazko toki garapenaren estrategiak (PTGE) gauzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzekin. Leader programa edo antzekoak.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
5.2. programa. Turismo arloko araudia aplikatzean edo garatzean gertatutako anomaliak hautematea; erraz zuzendu daitezkeen anomaliak izanen dira jomuga, turismo zerbitzuen erabiltzaileei kalte-galerarik eragiten ez dietenak.
Ikuskapen jarduketa:
Ohartarazpen aktak prestatuko dira, edo, kasuan-kasuan, aholku espezifikoa emanen da aplikatu beharreko araudiaren betekizunei buruz.
Jarduketa esparrua:
Ikuskapen jarduketak egitea hautemandako anomaliei loturik, zeinak erraz zuzentzeko modukoak izanen baitira, arau-hauste arinak baino ez dakartenak eta, hortaz, kalte-galerarik ez turismo zerbitzuen erabiltzaileendako.
Gauzatzeko epea:
Ikuskapen plana indarrean den bitartean.
III.6.–Ildo estrategiko honetako programak: ikuskapen eginkizuna betetzen duten langileen prestakuntza espezializatuan aurrera egiteko jarduketak.
6.1. programa. Irizpideen eta prozeduren homogeneizatzea.
Egin beharreko jarduketak:
Aldian aldiko bilerak, ikuskapen plana indarrean dagoen bitartean egiten diren antzeko jarduketetan irizpideak bateraturik egon daitezen eta jarrera beraz ekin diezaioten.
6.2. programa. Jarduteko jarraibideak eta/edo protokoloak prestatzea.
Egin beharreko jarduketak:
Jarduteko jarraibideak eta/edo protokoloak prestatzea, jarduteko irizpideak eta araudi turistikoaren aplikazioa homogeneizatzeko.
6.3. programa. Ikuskatzaileen prestakuntza.
Ikuskatzaileen prestakuntza premiez jabetzea, prestakuntza ekintzak gertatzeko.
III.7.–Ildo estrategiko honetako programak: administrazio turistikoaren eta sektore turistikoarekin zuzeneko nahiz zeharkako lotura duten beste administrazioen artean informazio trukea egon dadin laguntzeko jarduketak.
7.1. programa. Koordinazio-lanak egitea turismo bulegoekin, elkarteekin, Nafarroako toki-erakundeekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoko gainerako departamentuekin eta erakundeekin, eraginkortasun eta koordinazio administratiboa hobea izan dadin.
IV.–Bi urterako ikuskapen plana gauzatzea eta emaitzak
2024. eta 2025. urteetan gauzatuko da ikuskapen plana; nolanahi ere, jarduketak programatzerakoan kontuan hartuko da zer sasoi diren egokienak, ez dezaten oztopatu zerbitzu turistikoak behar bezala ematea.
Plan honen ondoko hurrengo urte naturalaren lehen hiru hilabeteetan, Turismoaren Antolamendu, Kudeaketa eta Kalitateko Zerbitzuak urteko memoria bat prestatuko du ikuskapen planaren gauzatzeari buruzko datu guztiekin, eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dio.
Iragarkiaren kodea: F2404049
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
