69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko martxoaren 13an hartua, Bargotako udalerriko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 2ko 758/2023 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 3ko 207/2023 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udalerrietan tokiko hauteskunde partzialak egiteko; deialdi horretan ere Bargotako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izendatzea Bargotako udalerriko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea, honako hauek, alegia: Cristina Remírez Marquínez andrea, Inmaculada Sabina Torrecilla Urbiola andrea, Iñigo Sáenz Ruiz de Larrinaga jauna, Francisco Javier Marquínez Vicente jauna, Félix Carmelo González Hernández jauna, Marcio de Jesús Malta Ventura jauna eta Diego Garrido Vidal jauna; kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Bargotako Udalari jakinaraztea.

4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 13an.– Hirugarren lehendakariordea, Begoña Alfaro García, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2404307