69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

798/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko hiru lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak abenduaren 28an emandako 2709/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko hiru lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 11n.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urtarrilaren 15ean emandako 137/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 29an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko ofizial tekniko izateko hiru lanpostu (C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko maiatzaren 22an, 17:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko A221. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA INFORMATIKA ZERBITZUKO OFIZIAL TEKNIKO IZATEKO HIRU LANPOSTU (C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN ABENDUAREN 28KO 2709/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Txanda irekia.

–Onartuak:

AGUAS GURPEGUI, FRANCISCO JAVIER

AHECHU GARRO, ITSASO

ALVAREZ MONTERO, ELENA

ARDANAZ ARMENDARIZ, OIER

ARENAZA SARASOLA, OSKAR

BARBERO LES, MIKEL

BEAUMONT PUEYO, ASIER

BELOQUI RUIZ, CATALINA BEGOÑA

BENAVENTE TRAMONTANA, VALERIA NICOLE

BERRUETA MARTINEZ, IÑIGO

BIESA ZUFIA, FERNANDO JESUS

BUTRON LOPEZ, FRANCISCO JAVIER

CIA JIMENEZ, IGNACIO

DEL RIO DELGADO, ALEJANDRO

DUCUN OLITE, ALBERTO

EQUISOAIN SARDON, EDUARDO

ESCALADA OSES, RAFAEL

ESPARZA MARTIN, JON

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERNANDEZ MARTINEZ DE BAROJA, DANIEL

FLORES RAMOS, ANGEL

FUENTES PEREZ, XABIER

GABALDON HURTADO, ALBERTO

GARCIA GARCIA, JAVIER

GARCIA MONEO, MIGUEL ANGEL

GARRALDA DEL RIO, GAZTELU

GARTZIA BADIOLA, XABIER

GASTEARENA GARCÍA, MIKEL

GIMENO VILLAFRANCA, MIKEL

GOMEZ NAVARRO, SERGIO

GONZALEZ PIZARRO, BEATRIZ

GOÑI GARDE, JUAN ANTONIO

GOÑI IBERO, YOLANDA

GURPEGI ARTIKA, ENEKO

HERBOZO PEREZ, CARLO CESAR

HERNANDEZ RABAL, ANA ISABEL

HURBAN RODRIGUEZ, ARITZ

ILUNDAIN GORRITI, GORKA

IZPURA IRURZUN, IGNACIO

LABAYEN ERREA, JOSE JAVIER

LEAL GARCIA, EDUARDO

LECEA COMPAINS, FERMIN

LUIS DE REDIN SUBIRA, MARIA TERESA

MACUA SADABA, CARLOS EZEQUIEL

MANGAS MARTÍNEZ, RUBEN DARIO

MARTIN MARTINEZ, JAIME

MARTINEZ AJHUACHO, JOSE LUIS

MARTINEZ MONREAL, ISMAEL

MARTINEZ-POLO ARNEDO, LUIS ENRIQUE

MELERO ECHAIDE, FRANCISCO JAVIER

MENA GUERRA, PEDRO DANIEL

MERINO LOREA, IÑIGO

MONREAL IRIARTE, AIMAR

MUNARRIZ ARRAZUBI, MARIA CARMEN

MUXIKA TOMASENA, FELIZIA

NAVARRO ROYO, JESUS

NOAIN PEDROARENA, ANA MARIA

PARDO VENEGA, JOSE LUIS

PASCUALENA SOLANO, ANDER

PAUCAR PIMENTEL, ALEX

PAUCAR PIMENTEL, IVAN

PEREZ IZQUIERDO, BERNARDO

PEREZ PICON, JOSE LUIS

PRIETO SUAREZ, SERGIO

REZGUI CHARNI, MOUNA

RODRIGUEZ MORALES, MANRIQUE

RUIZ DE GALARRETA CADENAS, IBAN

RUIZ DE LARRAMENDI ECAY, IÑAKI

SALVATIERRA QUINTANA, NURIA

SANCHEZ MARTIN, RUBEN

SANCHEZ ZUFIA, SERGIO

SESMA SALDIAS, IBAN

SETUAIN ESLAVA, PEDRO MARIA

SORIAZU SANTAMARIA, RAFAEL

SUBERO LAFUENTE, DAVID

TORRES SEOANE, EDUARDO

TUDELA MARCILLA DE TERUEL MOCTEZUMA, JUAN ALEJANDRO

ULLATE MARTINEZ, IONE

URBIETA SOLA, ARITZ

URRUTIA SAGARDIA, MARIA TERESA

VARGAS GARCIA, FERNANDO

VELASCO GARCIA, KOLDO JOSU

VIDONDO PEREZ, CRISTIAN

VIVEROS VELEZ, MELVY ALEXANDRA

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

RODRIGUEZ PEREZ, ANTONIO FERNANDO

ROSARIO ALVAREZ, JESUS ANDRES

VALCARLOS ROMERO, ALVARO

Igoera-txanda.

–Onartuak:

VALENCIA CASI, JOSE JAVIER

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Juan Ramón Bastarrica Larrauri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Carlos Alonso Vega, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Campuseko Zerbitzuen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Jesús Carlos Fernández Gómez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco Javier Fernández Landa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sistemen eta Komunikazioen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Javier Solano marzo, Nafarroako Gobernuaren Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Aitor Alzuart Zaldain, Nafarroako Gobernuaren Administrazio Elektronikoko, Segurtasuneko eta Prozesuen Kudeaketako Zerbitzuko Sistema Informatikoetako erdi mailako teknikaria.

–Epaimahaikidea: Raúl Ecay Torres, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua).

Ordezko epaimahaikidea: Pablo Antonio Zaratiegui Biurrun, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ofizial teknikoa (Informatika Zerbitzua).

Epaimahaikide idazkaria: Joseba Andoni Monreal Goicoechea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Idoia Ruiz de Escudero Fuentemilla, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405143