69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

792/2024 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Anatomia Patologikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak abenduaren 15ean emandako 2618/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Anatomia Patologikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko urtarrilaren 2an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak otsailaren 5ean emandako 300/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 20an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Anatomia Patologikoa, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Hautagaiei dei egitea oposizioaren lehenbiziko proba egin dezaten 2024ko maiatzaren 10ean, 12:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 14. ikasgelan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikineko lehenbiziko solairuan (Iruñea).

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT (ANATOMIA PATOLOGIKOA, C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 31KO 2618/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

ADEVA MARTINEZ, CRISTINA

BARRERA CABRERA, KARLA

DELGADO MONTES, MAIDER

DIAZ MOMBO, DAVINIA

DOMINGUEZ CELAYA, XABIER IÑAKI

EXPOSITO AGUILAR, SARAY

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FELIGRERAS ITURRALDE, XABIER ARKAITZ

FERNANDEZ ESLAVA, BLANCA

GASCON MESA, SONIA

GONZALEZ SOLA, NEREA

GOÑI BOUZOURENE, AINHOA

HERNANDEZ BASTOS, MARIA CRISTINA

HERRERO MENDIETA, LEONARDO ARIEL

HIJOSA REDONDO, URKO

MADOZ UNANUA, ANA ISABEL

MERINO LOREA, IÑIGO

OCON COLLADO, SARA

PEREZ IGLESIAS, CLAUDIA

RAMIREZ CARO, CHRISTIAN

ROSA PARDO, JUDITH

SANCHO AREITIO, AINHOA

SARVIDE PLANO, SARAI

SIERRA VELENCOSO, PABLO

UNCITI RUIZ, REBECA

USTARROZ IZQUIERDO, SANDRA

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

AFONSO GOMEZ, FRANCISCO

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Ana Insausti Serrano, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

Ordezko epaimahaiburua: Olga López de Dicastillo Sáinz de Murieta, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

–Epaimahaikidea: María Cristina Rodríguez Diez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen laguntzailea Medikuntzako Graduaren Koordinaziorako.

Ordezko epaimahaikidea: Paula Escalada Hernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Hezkuntza Unitateko bigarren atxikia.

–Epaimahaikidea: María Cristina Caballero Martínez, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoko Zerbitzuko fakultatibo espezialista.

Ordezko epaimahaikidea: Tania Labiano Miravalles, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Anatomia Patologikoko Zerbitzuko fakultatibo espezialista.

–Epaimahaikidea: Cristina García Vivar, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

Ordezko epaimahaikidea: María Josefa Pajares Villandiego, unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Sailean.

–Epaimahaikide idazkaria: María Mercedes Murillo Lalana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Nelia Soto Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzailea, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405139