69. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

50/2024 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burua, haren ordezkoa eta batzordekide administratibo bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artean aukeratua.

Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatua), Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zen.

Batzordeburuak Zuzenbidean lizentziaduna izan beharko du, eta bai burua bai bi batzordekide Administrazioko langileen artean izendatuko dira. Guztiek izan behar dute, orobat, batzordearen eskumenekoak diren gaien gaineko ezagutza.

511/1991 Foru Dekretu horren 6. artikuluak ezartzen du ordezko kideak izendatzen ahalko direla bai batzordeburuarentzat bai batzordekideentzat.

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 7/2023 Ebazpenaren bidez, Raquel Remírez Barragán andrea izendatu zen Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko buru, eta haren ordezkoa ezarri zen.

Bestetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 56.f) artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burutza Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari dagokio.

Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuak jakinarazi du aldaketak izan direla atal horretako langileen artean, eta hortaz Garraioaren Arbitraje Batzordearen osaera berritu behar dela. Hain zuzen, burua eta kideetako bat izendatu behar dira, bai eta horien ordezkoak ere. Kide hori Administrazioko langileen artean aukeratuko da.

Horregatik guztiagatik, eta Garraioaren Arbitraje Batzordea eratzen duen azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, non ezartzen baita zuzendari nagusiei dagozkiela, 32.1.d) artikuluan ezarrita dagoen moduan, 2005eko martxoaren 1a baino lehenagoko foru araudiak kontseilariei esleitutako ebazpen-eskumenak, salbu eta gehiengo absolutuko foru legeen bidez eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kontratuei buruzko foru legeriaren bidez kontseilariei esleitzen zaizkienak eta zehatzeko ahala erabiltzeari buruzkoak, horiek lege edo erregelamendu mailako xedapenen bidez berariaz esleituak dituzten organoei baitagozkie,

EBAZTEN DUT:

1. Javier Jesús Vitrián Conde-Salazar jauna izendatzea Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko buru. Administrazio publikoko teknikaria da (arlo juridikoa), eta Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

2. Santiago Esparza Lanas jauna izendatzea Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide administratibo. Administrazio publikoko teknikaria da (arlo juridikoa), Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikia.

3. Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burua kanpoan, gaixorik edo ezinduta badago edo kargua hutsik badago, honako honek ordezkatuko du:

a) Santiago Esparza Lanas jauna, administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikia.

3. Indarrik gabe uztea Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 17an emandako 7/2023 Ebazpena, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burua eta haren ordezkoa izendatu zituena.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Ikuskapenaren eta Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko martxoaren 11n.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F2404220