67. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 3a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXALAR

Biztanleen erroldan ofiziozko bajak ematea

Etxalarko biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateari buruzko espediente hauek ezin izan direnez jakinarazi, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

1.–Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamenduko 72. artikuluan eta 54. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ofizioz baja emateko espedienteari hasiera ematen zaio ondoren aipatzen diren pertsonei.

2.–Xabier Etxarte Miquelestorena eta Izaskun Gortari Sein izendatu dira espedientearen instrukzio-egile eta idazkari, hurrenez hurren.

3.–Espedientea ireki dela jakinarazten da, eta hamabost egun balioduneko epea ematen da alegazioak aurkezteko, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera.

Etxalarren, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

ESPEDIENTEA

DATA

NAN/AIZ/PASAPORTEA

HELBIDEA

RA 23/2024

2024/03/18

15242374K

IÑARRETA, 8 (ETXALAR)

RA 24/2024

2024/03/18

49577492A

IÑARRETA, 8 (ETXALAR)

Iragarkiaren kodea: L2404961