2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Goizuetako Udalak, 2023ko azaroaren 28an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren 10. artikulua eta tasen tarifak aldatzea.
Espedientea jendaurrera atera zen, 2023ko abenduaren 26ko 265. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.
2024ko otsailaren 7an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235. artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako ordenantzaren testu osoa honakoa da.
Goizuetan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA
10. artikulua. Zergapeko egintza Goizuetako udal hilerrian ondoko zerbitzuak egitea da:
a) Lurrean ehorztea.
b) Errautsak kolunbarioan.
c) Errautsak lurrean.
d) Exhumazioak, lurretik.
e) Exhumazioak, kolunbariotik.
f) Errautsen exhumazioak, lurretik.
g) Hilerriko beste zerbitzuren bat.
UDAL HILERRIAREN ERABILERA ETA HURA ERABILTZEKO ETA HARTAN ZERBITZU EGITEKO ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFAK
a) Lurrean ehorztea:
Goizuetan erroldatuak: 701,80 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
Goizuetan ez erroldatuak: 877,25 euro.
b) Errautsak kolunbarioan:
Goizuetan erroldatuak: 242,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
Goizuetan ez erroldatuak: 302,50 euro.
c) Errautsak lurrean:
Goizuetan erroldatuak: 242,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
Goizuetan ez erroldatuak: 302,50 euro.
d) Exhumazioak, lurretik:
Goizuetan erroldatuak: 701,80 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
Goizuetan ez erroldatuak: 877,25 euro.
d) Exhumazioak, kolunbariotik:
Goizuetan erroldatuak: 266,20 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
Goizuetan ez erroldatuak: 332,75 euro.
f) Errautsen exhumazioak, lurretik:
Goizuetan erroldatuak: 242,00 euro (hildako momentuan herrian erroldatua, errolda agiriarekin egiaztatuko da).
Goizuetan ez erroldatuak: 302,50 euro.
g) Hilerriko beste zerbitzuren bat:
Ematen den zerbitzuaren kostua kobratuko da; lana egiten duen enpresak kobratzen duena ordaindu beharko da.
Iragarkiaren kodea: L2404542