2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Goizuetako Udalak, 2023ko azaroaren 28an egindako udal bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifen aldaketa.
Espedientea jendaurrera atera zen, 2023ko abenduaren 6ko 265. zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratu baitzen.
2024ko otsailaren 7an amaitu den jendaurreko erakustaldian ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aldaketa hori behin betiko onartutzat ulertzen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 235. artikuluak agintzen duenari jarraituz, behin betikoz onartutako ordenantzaren testu osoa honakoa da.
Goizuetan, 2024ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN TARIFAK
Ura.
–Urteko prezioa, etxeko tarifa: 57,75 euro.
–Urteko prezioa, etxekoa ez den tarifa industriala: 115,50 euro.
Iragarkiaren kodea: L2404540