2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2024ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin.
Lizarran, 2024ko martxoaren 20an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2404693