66. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuen transmisioak aldatu eta berreskuratzeko nabe-biltegia

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako lizentzia hau eman dela:

Sustatzailea: Promociones Simcoex TRS SL.

Jarduera: nabe-biltegia (ibilgailuen transmisioak aldatu eta berreskuratzea).

Tokia: 4. poligonoko 237. lurzatia, Zarrakaztelu.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2024ko otsailaren 29an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2404537