2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2023ko azaroaren 30ean egindako batzarrean, administrari-ofiziala izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko onetsitako deialdiarekin bat eginik (2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 19an).
Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoarekin bat, kalifikazio-epaimahaiak lehendakaritzari proposatu dio puntuaziorik hoberena lortu duen 72818528E NAN zenbakidun izangaia izenda dezala eta lehendakariak, 2024 martxoaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, onartzea ebatzi du.
Deialdiko 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, aipatutako izangaiari 30 egun naturaleko epea ematen zaio, izendatu aurretik aurkeztu ditzan hurrengo agiri hauek:
–Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidearena.
–Deialdi honen bidez bete beharreko lanpostua betetzeko behar diren titulazioen fotokopia konpultsatua.
–Medikuaren ziurtagiri ofiziala, interesdunak karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.
Desgaitasuna alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, balioespen- eta orientazio-talde eskudunek luzatua.
–Zinpeko edo hotsandiko aitorpena, funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez dagoela eta herri-administrazio baten zerbitzutik bananduta ez dagoela adierazten duena.
–Nafarroako Foru Erregimena errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo betetzeko zina edo promesa.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Elon, 2024ko martxoaren 25ean.–Lehendakaria, María Idoya Asiáin Abínzano.
Iragarkiaren kodea: L2404930