2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
"ERTZILLAKO ITURBURUA" URAREN GOI-HORNIDURAKO ZERBITZURAKO PARTZUERGOA
Norgehiagokako araubidea, 10. poligonoko 48. lurzatiko herri-lurraren lagapenerako, biometanizazioa instalatzeko
Estatutuen aldaketa jendaurrean jartzea
Iragarki honen bidez jakinarazten da ezen, "Ertzillako iturburua" uraren goi-hornidurako zerbitzurako partzuergoaren zuzendaritza-kontseiluak, 2024ko otsailaren 1ean egindako bileran, erabaki zuela bere estatutuak aldatzen hastea, besteak beste, indarrean dagoen araudira egokitzeko.
Interesdun guztiek espedientea azter dezakete Lekunberriko Udalaren bulegoetan, eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Toki Administrazioaren Araubideari buruzko 6/1990 Foru Legearen 212.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Lekunberrin, 2024ko otsailaren 22an.–Partzuergoko burua, Mikel Betelu Gorostegui.
Iragarkiaren kodea: L2404732