66. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Norgehiagokako araubidea, 10. poligonoko 48. lurzatiko herri-lurraren lagapenerako, biometanizazioa instalatzeko

Valtierrako Udalak, 2024ko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen baldintza-agiri bat, norgehiagokako araubide bidez ebazteko zein izanen den Valtierrako 10. poligonoko 48. lurzatiko herri-lurra erabiltzeko lagapenaren onuraduna.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal-bulegoetan. Eskaintzek biometanizazioa instalatzeko proiektuei buruzkoak izan behar dute, eta horiek aurkezteko hilabeteko epea dago, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Valtierran, 2024ko martxoaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2404290