66. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40/2024 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturteari dagozkion sari bereziak esleitzen baitira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetan (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetan.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturteari dagozkion sari bereziak eman dakizkiela beren ikasketa ibilbide bikainagatik merezi izan dituzten ikasleei, zehazki, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako ikasleei (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako ikasleei. Sari horien deialdia Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak azaroaren 13an emandako 114/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei adjudikatzea Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako irakaskuntzetako (oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa) eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako sari bereziak, 2022-2023 ikasturteari dagozkionak.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Goi mailako ikasle sarituak 2022-2023 ikasturteko sariketa hauetara aurkezten ahalko dira, kasuan kasukora, aldez aurretik izena emanda: goi mailako Lanbide Heziketako sari nazionaletara eta ikasleen errendimendu akademikoa saritzeko Hezkuntzako sari nazionaletara, Arteetako Lanbide Irakaskuntzen modalitatean, musikaren, dantzaren eta arte plastikoak eta diseinuaren arloetan.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa-espedientean ager dadila behar den eginbidea, egiaztatzen duena ikasleak lortu duela Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako sari berezia edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen sari berezia, 2022-2023 ikasturteari dagokiona.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, saria jaso duten ikasleen ikastetxeetara eta ikasle saritueei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 7an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

ERANSKINA.–OINARRIZKO LANBIDE TITULUA IZANIK OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAKO SARI BEREZIA JASO DUTEN IKASLEAK

ABIZENAK

IZENA

FAMILIA

ZIKLOA

LANTOKIA

Blazquez Mariñelarena Julen

Merkataritza eta Marketina

Merkataritza Zerbitzuak

"SAKANA" IBP

Mendy Vergara Falu

Fabrikazio Mekanikoa

Metalezko Elementuen Fabrikazioa

"POLITÉCNICO SALESIANOS" IB PRIBATUA

Opoca Micheo Igor

Fabrikazio Mekanikoa

Metalezko Elementuen Fabrikazioa

"ELIZONDO-LANBIDE ESKOLA" IBP

Peralta Narváez Jhoan Estalin

Informatika eta Komunikazioak

Bulegoko Informatika

"ETI" IBP

LANBIDE HEZIKETAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, ERDI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK

ABIZENAK

IZENA

FAMILIA

ZIKLOA

LANTOKIA

Alonso López Daniel

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

Zurgintza eta Altzarigintza

"SAN JUAN-DONIBANE" IB

Arrondo Díaz Laura

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta

LIZARRAKO IBP

Bailón Marqués José María

Merkataritza eta Marketina

Merkataritzako Jarduerak

"ETI" IBP

Bravo Gómez Beatriz

Informatika eta Komunikazioak

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

"Mª ANA SANZ" ADMINISTRAZIOKO, MERKATARITZAKO ETA INFORMATIKAKO IB

Castillo González Vivian Alexandra

Irudi Pertsonala

Ile-apainketa eta Ile-kosmetika

BURLATAKO LH IB

Compañón Cabezón David

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Elektromekanikako Mantentze-lanak

LIZARRAKO IBP

García Vizcay Asier

Fabrikazio Mekanikoa

Mekanizazioa

"VIRGEN DEL CAMINO" IBP

Guerrero Elvira Aitana

Osasuna

Osasun Larrialdiak

"ESTNA - NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA" IB

Los Arcos Rodrigues Sara Cristina

Kimika

Kimika Instalazioa

"DONAPEA" IBP

Navarro Agurruza Naroa

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazio Kudeaketa

"DONAPEA" IBP

Salinas Galar Aitor

Irudia eta Soinua

Bideoa, Disc-jockey-a eta Soinua

"DONAPEA" IBP

San Millán Gurbindo Daniel

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Ibilgailu Automobilen Elektromekanika

"VIRGEN DEL CAMINO" IBP

Tello Ocaña Marco Rosendo

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Jantzigintza eta Moda

"SAN JUAN-DONIBANE" IB

Uría Valle Yoana

Komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa

Produktu grafiko interaktiborako laguntza

IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

LANBIDE HEZIKETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUA ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TITULUA IZANIK, GOI MAILAKO SARI BEREZIA LORTU DUTEN IKASLEAK

ABIZENAK

IZENA

FAMILIA

ZIKLOA

LANTOKIA

Ardanaz Dufur Maider

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Egokitzapen Fisikoa

BURLATAKO LH IB

Belzunegui Sala Leire

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazioa eta Finantzak

"DONAPEA" IBP

Cruz Rodrigo Mario

Elektrizitatea eta Elektronika

Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

IBP ETI.

Ferraz Beltrán María Pilar

Irudi Pertsonala

Ile-apainketako estilismoa eta zuzendaritza

BURLATAKO LH IB

Longás García Unai

Informatika eta Komunikazioak

Plataforma Ugariko Aplikazioen Garapena

"CUATROVIENTOS" IB PRIBATUA

Malo San Martín Naira

Osasuna

Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa

"MARÍA INMACULADA" IB PRIBATUA

Marín Montoya Francisco Javier

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Haur Hezkuntza

"ETI" IBP

Moreno Sotomayor Nila Saray

Eskulturari aplikatutako arteak

Teknika eskultorikoak

IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

Pérez Méndez Pedro

Energia eta Ura

Energia Eraginkortasuna eta Eguzki Energia Termikoa

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IB

Puente Valverde Jhosseline Marleny

Kimika

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia

"DONAPEA" IBP

Pulido Román Iker

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Automozioa

"DONAPEA" IBP

Quintana López Fernando

Fabrikazio Mekanikoa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

"SALESIANOS" IB POLITEKNIKO PRIBATUA

Raican Raican Medina

Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa

Ikus-entzunezko Grafika

IRUÑEKO ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

Sánchez Heredia Naiara

Segurtasuna eta Ingurumena

Kimika eta Ingurumen osasuna

"ESTNA - NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA" IB

Valle Bruzual Jailyn Scarleth

Merkataritza eta Marketina

Marketina eta Publizitatea

"MARÍA INMACULADA" IB PRIBATUA

Zamora Munive Thanayri Aracely

Ostalaritza eta Turismoa

Turismoko Gidaritza, Informazioa eta Laguntza

LIZARRAKO IBP

Zúñiga Pérez Ángela

Eraikuntza eta Obra Zibila

Eraikuntza Proiektuak

"VIRGEN DEL CAMINO" IBP

Iragarkiaren kodea: F2404110